Txopi

joined 4 years ago
MODERATOR OF
 

Instantziaren arauak prest daude eta kontu batzuk sortzen hasiak dira dagoeneko. Prentsa-oharrean azaldu duen arabera, erakunde desberdinek kontuak izango dituzte (DFAE, DFI, DEFR...) eta Mastodon bitartez informazioa zabaltzen hasiko dira.

Iazko apirilean, Europar Batasunak berak antzeko urratsak eman zituen bide berdinetik: Europar Batasuna fedibertsora batu da

 

Fedibertsoko hainbatek jakingo duzuen bezala, Reddit sare sozial zentralizatu eta arrakastatsuak hilabete honen amaieran bere API publikoak itxiko ditu eta orain arte ez bezala, sare sozial hori erabiltzeko modu bakarra beraien aplikazio ofiziala izango da. Horrela, publizitate bidez Redditek irabazi gehiago lortuko dituela suposatzen da.

Arazoa, antza denez, aplikazio hori oso itsusia eta deserosoa dela da. Redditeko erabiltzaile askok eta askok ez dute bat ere gogoko eta beste bezero batzuk erabiltzen dituzte: Apolo iOSekoek, Slide software libre zaleek, Sync... Aplikazio horiek garatzen eta mantentzen dituztenek ez dute (ia) dirurik irabazten eta Redditeko komunitateko kideak baino ez dira. APIa erabiltzearren Redditek eskatzen dien dirutza guztiz lekuz kanpo dago eta beraz, aste gutxi barru aplikazio guztiek ibiltzeari utziko diote.

Redditeko erabiltzaile asko eta asko oso haserre daude, sare sozialean bertan protestan ari dira albistea ezagutu zenetik. Redditeko pilo bat komunitate egun edo aste batzuz isildu egin edo egingo dira, hainbat komunitate APIa publiko izan isilduko direla iragarri dute (beraz, aldaketarik ez badago, betirako itxiko dute).

Redditeko erabiltzaile batzuk alde egiten ari dira. Milioika eta milioika erabiltzaile dira, Reddit munduko sare sozial handienetako baita, beraz, Redditeko errefuxiatuen olatuaz hitz egin dezakegu. Reditoreek (redditors) hau berriz gertatu ezin daitekeen lekuen bila dabiltza. Mastodonek eta Twitterrek antzekotasunak dituzten bezala, Redditek eta Lemmyk ere bai; komunitateka antolatuta daude, bidalketak eta iruzkinak bozkatzen dira... Badira Redditen alternatibatzat har daitezkeen beste software batzuk ere, libreak eta ez libreak.

Kontua da Lemmy.ml Lemmy sare sozial libre eta federatuaren lehen instantzia dela eta baita handiena ere. Azken asteetan jende asko ari da bertan izena ematen eta errefuxiatuen etorrera ikaragarri handitzen ari da hilabeteak aurrera egin ahala. Olatua hazten ari da eta argi dago oraindik ez dela bere gorenera heldu. Hala, Lemmy.ml webguneko administratzaileek arazoak dituzte zerbitzua martxan mantentzeko. Estekatutako albistean azaltzen duten bezala, Lemmy federatua izanik, jendeari beste instantzia batzuetan izena ematea eskatzen diote datorren jende andanari.

 

Amazonek Goodreads izeneko webgune bat eskaintzen du liburuak ezagutara emateko, egileek zein irakurleek iritziak trukatzeko eta abar. Baina zerbitzu hau ikaragarri txarra da. Ez du inork moderatzen, bertan dauden eduki asko gezurrezkoak dira, erabiltzaileek egindako zuzenketak ez dira aintzat hartzen, bot bidez igotako zabor-edukiak ez dira garbitzen, hainbat idazleri kalte egiten die Goodread-ek eta Amazoni bost axola… Webgune honek eragiten dituen arazoen berri eduki nahi baduzu, irakurri Redditeko komunitate honetan kontatzen dituztenak.

Eta Goordreadsen alternatiba garbi, txukun, libre, federatu eta euskalduna ezagutu nahi baduzu, bisitatu Paperjale: https://paperjale.eus/

1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by Txopi@lemmy.eus to c/fedibertsoa@lemmy.eus
 

Mastodonen erabiltzaile aktiboak hirukoiztu egin dira azken hilabeteetan eta euskal Mastodon komunitatea indartsu dabil.

 

Artikulu honetan Mastodon instantziak administratzen dituztenei jakitea ondo etor dakiekeen komando batzuk azaltzen dira:

  • media remove
  • preview_cards remove
  • cache recount
  • statuses remove
  • cache clear
  • media remove-orphans
  • emoji purge
  • accounts cull
 

Mastodon.eus-eko Tfe erabiltzaileak aholku interesgarri hau partekatu du.

 

Gancio softwarea ("Gantxo" ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da.

 

Mastodon erabiltzeko oso erosoa da Fedilab. Bideo honetan Fedilab aplikazioa ezagutuko duzu, baina baita Mastodon ulertu ere: zer den denbora-lerro lokala, globala, beste instantziak...

 

Bideo honetan azaltzen den bezala, Mastodonen zure instantziakoa ez den norbait bilatu eta jarraitu dezakezu. Hori mugikorretarako Fedilab aplikazioarekin nola egin erakusten da.

 

PeerTube.eus webgunea euskarazko bideoak partekatzeko da:

  • Irekia da (zuk ere izena eman eta igo zureak bideoak),
  • Federatua da (fedibertsoaren parte den PeerTube softwarea darabil) eta
  • Abaraska taldeak darama (informazio gehiago bertako Honi buruz orrialdean).

Dagoeneko euskarazko hainbat bideo ditu pantaila-argazki honetan ikus daitekeenez:

Badira PeerTube.eus-en antzekoak diren beste bi webgune ere. Bertan izen ematea ez dago irekita, espezifikoagoak baitira, baina edonola ere hirurek hiruen artean edukiak federatzen dituzte:

Batean bilaketa egin eta beste bietako emaitzak ere lortzen dituzu. Erabiltzaileen eskubideak errespetatzen ez dituen YouTube plataforma itxiaren aurrean, PeerTube oso aukera interesgarria da.

Gainera, Mastodon erabiltzailea bazara, Mastodoneko zure kontutik bertatik PeerTube kanalak jarrai ditzakezu, bideoak iruzkindu eta abar. Erdu fedibertsora!

 

Linux Torvardsek garatu zuen bertsio-kontrolerako sistema aurrera doa. Duela hilabete batzuk fedibertsoarekin bateragarria egiteko asmoa erakutsi zuten eta gutxi-gutxika badoaz aurrera. Oraindik Gitea zerbitzariek ez dute elkar ikusten baina urrats hori emateko behar direnak prest utzi dituzte software honen garatzaileek 1.17.0 bertsioan.

view more: next ›