Fedibertsoa

1 readers
1 users here now

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

founded 3 years ago
MODERATORS
1
 
 

Instantziaren arauak prest daude eta kontu batzuk sortzen hasiak dira dagoeneko. Prentsa-oharrean azaldu duen arabera, erakunde desberdinek kontuak izango dituzte (DFAE, DFI, DEFR...) eta Mastodon bitartez informazioa zabaltzen hasiko dira.

Iazko apirilean, Europar Batasunak berak antzeko urratsak eman zituen bide berdinetik: Europar Batasuna fedibertsora batu da

2
2
submitted 1 year ago* (last edited 1 year ago) by mikelgs@lemmy.eus to c/fedibertsoa@lemmy.eus
 
 

hemendik modu gurutzatuan argitaratua: https://lemmy.world/post/465785 Partzialki euskaratuta hemen:

Androiderako

  • Jerboa, Android bezero ofiziala.
    • Azken bertsioa (v0.0.35) momentuz v0.18 Lemmy instantziekin bakarrik dabil. Deskargatu v0.0.34 Githubetik, instantziak Lemmy berrira aldatu bitartean.
    • Community: !jerboa@lemmy.ml
    • Github: link
    • Google play: link










  • Lemmy Fennec


  • Warami (bertsiorik ez momentuz)


  • Lemmur (utzita)


IOS-erako







  • Cavy (garapenik ez?)

  • Ares (bertsiorik ez momentuz)




Linuxerako

  • Lemoa GTK bezeroa


  • Lemonade GTK4 bezeroa



Windows-erako


MacOS-erako



Web bidezkoak






Nabigatzailerako estentsioak

  • Mullem
    • Firefox addon: link
3
 
 

Ploum-ek gai honi buruz idatzitako artikulu bikaina (Ploum, 23-06-23an) euskaratu dugu. Testu euskaratua deskargatu edo hemen irakur dezakezu:

Nola akabatu sare deszentralizatu bat (Fedibertsoa kasu)

2023garren urtea. Internet guztia GAFAM inperioaren kontrolpean dago. Guztia? Ez. Herri txiki batzuek zapalkuntzari aurre egiten diotelako. Eta herri horietako batzuk elkartzen hasi dira, "Fedibertsoa" osatuz.

Twitter eta Reddit-eko gatazken ondorioz, Fedibertsoa fama eta arreta irabazten hasi da. Jendea benetan erabiltzen hasi da, eta Inperioa konturatu egin da.

Lehiaren aurkako kapitalistak

Peter Thielek, Facebookeko inbertitzaile nagusietako batek, esan zuen bezala: "Lehia galtzaileentzat da". Bai, "merkatuak beti du arrazoia" dioten faltsu horiek, ez dute merkatu bat nahi bertan daudenean. Monopolioa nahi dute. Sortu zenetik, Facebook-ek kontu handia izan du lehiakide guztiak hiltzeko. Hori egiteko modurik errazena lehiakide bihur daitezkeen enpresak erostea da. Instagram eta WhatsApp, batzuk aipatzearren, beren produktuek erabiltzaileak erakartzen zituztelako eta Facebook-i itzala egiten ziotelako erosi zituen.

Baina Fedibertsoa ezin da erosi. Fedibertsoa zerbitzari-talde informala da, eta protokolo baten bidez (Activity Pub) eztabaidatzen dute. Zerbitzari horiek software desberdina ere exekuta dezakete (Mastodon da ezagunena, baina Pleroma, Pixelfed, Peertube, WriteFreely, Lemmy eta beste asko ere izan daitezke).

Sare deszentralizatuak ezin dira erosi.

Baina bada beste modu bat: garrantzirik gabeko bihurraraztea. Horixe egin zuen Googlek XMPPrekin.

Google nola elkartu zen XMPP federazioan

XX. mendearen amaieran, berehalako mezulariak modan zeuden. Arrakasta handiko lehenengoetako bat ICQ izan zen eta, bere jarraian, MSN messenger. MSN Messenger garai hartako Tiktok zen: nerabeek orduak eta egunak heldurik gabe igaro zitzaketen mundua.

MSN Microsoft-en parte zenez, Googlek lehiatu nahi izan zuen eta Google Talk eskaini zuen 2005ean, Gmail-en interfazean sartuz. Gogora dezagun garai hartan ez zegoela smartphone edo web-aplikaziorik ia. Aplikazioak ordenagailuan instalatu behar ziren eta Gmail-en web interfazea berritzailea zen. Are gehiago, MSN nolabait Microsoft Windowsen barruan zegoen, eta zaila zen ezabatzea. Gmail-en web-interfazearekin Googleren txata sortzea sistema eragilean integratutako softwarea baino gertuago egoteko modu bat zen.

Google eta Microsoft hegemoniaren alde borrokatzen ziren bitartean, software libreko frikiak berehalako mezularitza deszentralizatua eraikitzen saiatzen ari ziren. Posta elektronikoa bezala, XMPP protokolo federatua zen: hainbat zerbitzarik elkarrekin hitz egin zezaketen protokolo baten bidez, eta erabiltzaile bakoitza zerbitzari jakin batera konektatzen zen bezero baten bidez. Orduan, erabiltzaile hori edozein zerbitzaritako edozein erabiltzailerekin komunika zitekeen edozein bezero erabiliz. Horrela funtzionatzen du Activity Pub-ek eta, beraz, Fedibertsoak.

2006an, Google talk bateragarria bihurtu zen XMPPrekin. Google serioski hartzen ari zen XMPP. 2008an, lanean ari nintzela, telefonoak jo zuen. Bestaldetik, norbaitek esan zidan: "Kaixo, Google gara eta kontratatu egin nahi zaitugu". Hainbat dei egin nituen, eta konturatu nintzen XMPP-dev zerrendaren bidez aurkitu nindutela eta XMPP zerbitzari-sistemen administratzaileak bilatzen ari zirela.

Beraz, Google benetan federazioa babesten ari zen. Zer ederragorik? Horrek esan nahi zuen, bat-batean, Gmail-en erabiltzaile guztiak XMPP erabiltzaile bihurtu zirela. Hori XMPPrentzat onuragarri zen zalantzarik gabe, ezta? Pozez zoratzen nengoen.

Googlek XMPP nola hil zuen

Jakina, errealitatea ez zen hain distiratsua. Lehenik eta behin, XMPP estandarraren garapenean lagundu arren, Google bere inplementazio itxia egiten ari zen, inork berrikusi ezin zuena. Izan ere, ez zuten beti errespetatzen garatzen ari ziren protokoloa. Ez zuten dena ezartzen. Ondorioz, XMPPren garapena moteldu egin zen, egokitzeko. Ezaugarri berri txukunak ez ziren ezartzen edo ez ziren erabiltzen XMPP bezeroetan, ez baitziren bateragarriak Google Talkekin (avatarrek denbora luuuze behar zuten XMPPra iristeko). Federazioa batzuetan hautsi egiten zen: ordu edo egunetan, ez zegoen komunikaziorik Googleren eta XMPP zerbitzari normalen artean. XMPP komunitatea Googleko zerbitzarien zaintzaile eta bug bilatzaile bihurtu zen, irregulartasunak eta jarduerarik gabeko denborak argitaratuz (nik behin baino gehiagotan egin nuen, eta horrek eragin zuen, seguruenik, lan-eskaintza).

Eta Google talk-en erabiltzaile gehiago zeudenez "benetako XMPP"ren erabiltzaileak baino, ezin zen "paso egin Google talk erabiltzaileez". XMPP aurkitu eta Google Talken erabiltzaile ez ziren iritsi berriek esperientzia frustragarria zuten, kontaktu gehienak Google Talken erabiltzaileak baitziren. Haiekin erraz komunikatuko zirela espero zuten, baina, funtsean, Google talk bera erabilzearen bertsio degradatua zen. XMPPko kontaktu-zerrenda (roster) ohikoena geek gutxi batzuk eta Google Talk erabiltzaile mordo bat izaten zen.

2013 urtean, XMPP elkarrekintza gehienak Google Talk erabiltzaileen artekoak zirela ohartu zen Google. Ez zuten interesik % 100 kontrolatzen ez zuten protokolo bat errespetatzeko. Beraz, deskonektatu egin ziren eta jakinarazi zuten ez zirela federatuko. Eta bide luzea hasi zuen mezulari bat sortzeko, Hangout-ekin hasiz (gero Allo, Duo... hortik aurrera kontua galdu nuen).

Espero zitekeen bezala, Googleko erabiltzaile batek ere ez zuen txintik egin. Egia esan, ez zen inor konturatu ere. Gehienez ere, kontakturen bat deskonektatu zitzaien. Hori zen dena. Baina XMPP federazioarentzat, erabiltzaile gehienak bat-batean desagertuko balira bezala izan zen. XMPPren zale amorratuek ere, nik neuk bezala, Googleren kontuak sortu behar izan genituen lagunekin harremanetan egoteko. Gogoratu: haientzat deskonektatuta geunden. Gure errua zen.

XMPPk existitzen jarraitzen duen arren eta komunitate oso aktiboa den arren, inoiz ez zen berreskuratu kolpe horretatik. Google onartzearekin itxaropen handiegiak izateak etsipen handia eragin zuen, eta ahanztura isilean amiltzea. XMPP nitxo bihurtu zen. Hain da nitxoa ezen, taldeko txatak modan jarri zirenean (Slack, Discord), software libreko komunitateak berrasmatu egin zuen (Matrix) lehiatzeko, nahiz eta taldeko txatak posible ziren XMPPrekin. (Desenkusa: inoiz ez dut Matrix protokoloa aztertu; beraz, ez dut XMPPrekin teknikoki konparatzen. Besterik gabe uste dut arazo bera konpontzen duela, eta XMPPren espazio berean lehiatzen da).

XMPP desberdina ote litzateke gaur egun Google inoiz lotu izan ez balitzaio edo inoiz haren zatitzat hartu ez balitz? Ezin esan. Baina ziur nago mantsoago eta agian osasuntsuago haziko zela. Gaur egun baino handiagoa eta garrantzitsuagoa izango litzatekeela. Lehenetsitako komunikazio-plataforma deszentralizatua izango litzatekeela. Gauza bat ziurra da: Google elkartu ez balitz, XMPP ez zatekeen gaur dagoena baino okerrago egongo.

Ez zen lehena izan: Microsoft-en Playbook

Googlek XMPPrekin egin zuena ez zen berria. Hain zuzen, 1998an, Microsoft-eko Vinod Valloplil ingeniariak "Blunting OSS attacks" izeneko testu bat idatzi zuen, non esplizituki iradokitzen baitzuen "protokolo eta aplikazioak desmerkantilizatzea […] Protokolo horiek zabalduz eta berriak garatuz, OSS proiektuak merkatuan sartzea sahiestu dezakegu".

Microsoftek teoria hori Windows 2000 abiarazita jarri zuen praktikan, Kerberos segurtasun-protokoloarekin bateragarria zena. Baina protokolo hori zabaldu egin zen. Luzapen horien zehaztapenak libreki deskarga zitezkeen, baina luzapen horiek ezartzea debekatzen zuen lizentzia bat onartu behar zen. "Ados" botoian klik egin orduko, ezin zenuen Kerberosen kode irekiko bertsio bakar batean ere lan egin. Helburu esplizitua zen Samba bezalako edozein sare-proiektu lehiakiderekin amaitzea.

Pasadizo hori Glyn Moodyk kontatu zuen "Rebel Code" liburuan, eta erakusten du kode irekiko eta deszentralizatuko proiektuak hiltzea benetan helburu kontzientea dela. Ez da inoiz zoriz gertatzen eta ez da inoiz zorte txarragatik.

Microsoft-ek antzeko taktika erabili zuen bere Microsoft Office-rekin ofimatika merkatua menderatzeko formatu jabedunekin (fitxategi-formatuak ere datuak trukatzeko protokolo gisa ikus ditzakegu). Zeuden aukerak (OpenOffice eta gero LibreOffice) hobetu zirenean doc/xls/ppt formatuak irekitzeko adina, Microsoft-ek formatu berri bat merkaturatu zuen, "irekia eta estandarizatua" deitu ziona. Formatua, berez, oso konplexua zen (20.000 orri espezifikazio!) eta, garrantzitsuena, okerra. Bai, zehaztapenetan zenbait akats sartu ziren, eta horrek esan nahi zuen OOXML formatu osoa ezarriko zuen softwareak ez zuela Microsoft Officek bezala jokatuko.

Akats horiek, presio politikoarekin batera, Munich hiriak zuen Linuxera aldatzeko prozesua eten zuten. Beraz, bai, estrategiak ondo funtzionatzen du. Horregatik dira gaur egun docx, xlsx eta pptx oraindik araua. Iturria: Ni han nengoen, zeharka Munich hiriak ordainduta, LibreOffice OOXML errendatzea Microsoftetik gertukoago egiteko, zehaztapenak jarraitu beharrean.

EGUNERAKETA: Taktika horrek orri bat ere badu Wikipedian

(testu luzeegia da lemmy bidalketa baterako, hurrengo iruzkinean azken atala)

Historia ezagutzen ez duena huraxe errepikatzera kondenatuta dago. Hori bera ari da gertatzen Meta eta Fedibertsoarekin.

4
 
 

Mila esker, Reddit.

5
 
 

Fedibertsoko hainbatek jakingo duzuen bezala, Reddit sare sozial zentralizatu eta arrakastatsuak hilabete honen amaieran bere API publikoak itxiko ditu eta orain arte ez bezala, sare sozial hori erabiltzeko modu bakarra beraien aplikazio ofiziala izango da. Horrela, publizitate bidez Redditek irabazi gehiago lortuko dituela suposatzen da.

Arazoa, antza denez, aplikazio hori oso itsusia eta deserosoa dela da. Redditeko erabiltzaile askok eta askok ez dute bat ere gogoko eta beste bezero batzuk erabiltzen dituzte: Apolo iOSekoek, Slide software libre zaleek, Sync... Aplikazio horiek garatzen eta mantentzen dituztenek ez dute (ia) dirurik irabazten eta Redditeko komunitateko kideak baino ez dira. APIa erabiltzearren Redditek eskatzen dien dirutza guztiz lekuz kanpo dago eta beraz, aste gutxi barru aplikazio guztiek ibiltzeari utziko diote.

Redditeko erabiltzaile asko eta asko oso haserre daude, sare sozialean bertan protestan ari dira albistea ezagutu zenetik. Redditeko pilo bat komunitate egun edo aste batzuz isildu egin edo egingo dira, hainbat komunitate APIa publiko izan isilduko direla iragarri dute (beraz, aldaketarik ez badago, betirako itxiko dute).

Redditeko erabiltzaile batzuk alde egiten ari dira. Milioika eta milioika erabiltzaile dira, Reddit munduko sare sozial handienetako baita, beraz, Redditeko errefuxiatuen olatuaz hitz egin dezakegu. Reditoreek (redditors) hau berriz gertatu ezin daitekeen lekuen bila dabiltza. Mastodonek eta Twitterrek antzekotasunak dituzten bezala, Redditek eta Lemmyk ere bai; komunitateka antolatuta daude, bidalketak eta iruzkinak bozkatzen dira... Badira Redditen alternatibatzat har daitezkeen beste software batzuk ere, libreak eta ez libreak.

Kontua da Lemmy.ml Lemmy sare sozial libre eta federatuaren lehen instantzia dela eta baita handiena ere. Azken asteetan jende asko ari da bertan izena ematen eta errefuxiatuen etorrera ikaragarri handitzen ari da hilabeteak aurrera egin ahala. Olatua hazten ari da eta argi dago oraindik ez dela bere gorenera heldu. Hala, Lemmy.ml webguneko administratzaileek arazoak dituzte zerbitzua martxan mantentzeko. Estekatutako albistean azaltzen duten bezala, Lemmy federatua izanik, jendeari beste instantzia batzuetan izena ematea eskatzen diote datorren jende andanari.

6
 
 

Joan den larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antoatu ondoren, Dabidek (@desertorea@mastodon.eus) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@goiatz@mastodon.eus) Badalab zertan datzan azaldu zuen.

Hitzaldien lehen txanda Ritarentzat (@titi@barcelona.social) eta Marcelentzat (@marcelcosta@social.anartist.org) izan zen. Fedicat eta Anartist taldeetako kideak. Behin “FEDIVERS: 15 anys de mitjans socials federats” edo fediliburuxka aurkeztu ondoren, fedibertsoaren 15 urteen errepasoa egin ziguten.

Lehen hitzaldia amaitu ondoren atsedena hartu genuen hamaiketakorako eta elkar ezagutzeko.

Ondoren, Asierrek (@aldatsa@mastodon.eus) eta Axik (@axierL@mastodon.eus), Argia-ko kideek (@argia@mastodon.eus), fedibertsoan nola murgildu ziren azaldu zuten: zergatik egiten duten talde gisa fedibertsoaren aldeko apustua eta bidean aurkitu dituzten kontraesanak zeintzuk izan diren. Uste dut eskertu egin behar dela hain gardenak izatea, beste pertsona batzuei fedibertsoan murgiltzen lagunduko baitie. Gainera, eztabaida polita sortzea lortu zuten eta entzuten ari ginen ia pertsona guztiok parte hartu genuen. Eztabaida horretan, Fedicat-eko lagunek gure proiektuen barruan sare publizitario asozialei ikusgarritasuna kentzeko oso proposamen interesgarria egin zuten. Proposamena "Resistance al 'Agression Publicitarie" (Résistance à l’Agression Publicitaire s’infiltre dans les réseaux «sociaux») delakoarena da, baina gutako askok ez genuen ezagutzen eta, egia esan, jardunaldiko ideiarik indartsuenetako bat izan zela uste dut. Joxek (@joxe@mastodon.eus) oso ondo laburbildu du bere blogean (Sare sozial pribatiboak vs Fedibertsoa. Hiru arau oinarrizko bezain erraz.).

Gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta goizean jardunaldian egon ziren askok alde egin behar izan bazuten ere, oraindik fedibertsolari asko geratu ginen arratsaldeko saioari ekiteko.

Mikelek (@mikelgs@mastodon.eus) Abaraska (@abaraska@mastodon.eus) zehazki zer den laburbildu zigun: zer egiten dugun eta gaur egun martxan ditugun zerbitzuak aurkeztu. Solasaldi txiki hori amaitu ondoren, joko bat proposatu zigun, eta horren bidez modu praktikoan ulertu ahal izan genuen federazioa zer den eta nola funtzionatzen duen. Jardunaldia amaitzeko, fedibertsoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin genuen, taldeka. Ideia asko atera ziren, antolatu eta gauzatu beharko ditugunak.

Badago eskatu duenik urtero honelako jardunaldi bat antolatzea. Ni, pertsonalki, bat nator ideia horrekin.

Amaitzeko, txalorik beroena gure itzultzaileei, egun osoan zehar egindako lan oparoagatik: Porru (@porru@mastodon.eus), Garazi eta Eder (@EDERTO87@mastodon.eus), izan ziren. Itzultzaile (eta pertsona) bikainak!!!

7
 
 

Amazonek Goodreads izeneko webgune bat eskaintzen du liburuak ezagutara emateko, egileek zein irakurleek iritziak trukatzeko eta abar. Baina zerbitzu hau ikaragarri txarra da. Ez du inork moderatzen, bertan dauden eduki asko gezurrezkoak dira, erabiltzaileek egindako zuzenketak ez dira aintzat hartzen, bot bidez igotako zabor-edukiak ez dira garbitzen, hainbat idazleri kalte egiten die Goodread-ek eta Amazoni bost axola… Webgune honek eragiten dituen arazoen berri eduki nahi baduzu, irakurri Redditeko komunitate honetan kontatzen dituztenak.

Eta Goordreadsen alternatiba garbi, txukun, libre, federatu eta euskalduna ezagutu nahi baduzu, bisitatu Paperjale: https://paperjale.eus/

8
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by Txopi@lemmy.eus to c/fedibertsoa@lemmy.eus
9
1
submitted 2 years ago* (last edited 2 years ago) by abaraska@lemmy.eus to c/fedibertsoa@lemmy.eus
 
 

Abaraska taldea gara, fedibertsoa eta euskara defendatzen dituen librezale talde bat eta Oreretan egingo dugun "Euskal fedibertsoko topaketak" jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Animatzen? Asko poztuko ginateke etorriz gero! Egun horretan etortzeko aukera irekia den arren, goian dagoen izen-emate formularioa betez gero hobeto aurreikusiko ditugu beharrak eta arreta pertsonalizatuagoa eman ahalko dugu.

Hauxe da egun horretako egitaraua:

Egitaraua

9:30 Sarrera
10:15 Jardunaldiaren aurkezpena
10:30 FEDICAT: 15 anys d'història
    Rita Barrachina (Fedicat) eta Marcel Costa (Anartist)
11:30 Kafealdia: desbirtualizatu dezagun elkar!
12:00 Argia: nola salto egin fedibertsora
    Asier Iturralde (Argia) eta Axier Lopez (Argia)
12:30 Fedibertsoa praktikan: taldeko erronkak
    Mikel Gartzia (Abaraska)
13:30 Goizeko saioaren itxiera

Bazkaria (katerina)

15:00 Arratsaldeko saioaren irekiera
15:10 "ANARTIST: eines lliures per a artistes lliures"
    Marcel Costa (Anartist)
15:30-17:00 Talde-lan dinamikak

Informazio garrantzitsua

Jardunaldiko hitzaldietan zehar, aldibereko itzulpena eskainiko dugu (katalanetik euskarara). Hala ere, interprete ez profesionalek burutuko dutela jakin behar duzu. Itzulpena jasotzeko beharko dituzu:

  • Telegram aplikazioa mugikorrean.
  • Aurilularrak.

Egunean zehar erabiliko dugun traola #Fedibertsoa izango da!

Informazio gehiago: abaraska@sindominio.net

10
 
 

Pilatutako liburu asko dituzu? Noizbait irakurri nahi dituzu? Euskaraz gehiago irakurri nahi duzu? Ez daukazu zer irakurri eta inspirazio bila ari zara? Bada, Paperjale.eus zuretzat da.

Paperjale.eus jaio da: librea, soziala eta federatua. Liburuez eta literaturaz euskaraz aritzeko lekua.

Fedibertsoaren parte den BookWyrm instantzia bat da. Hemen instantzia gehiago: https://joinbookwyrm.com/eu/instances/

11
 
 

Mastodonen erabiltzaile aktiboak hirukoiztu egin dira azken hilabeteetan eta euskal Mastodon komunitatea indartsu dabil.

12
 
 

Duela hiru hilabete inguru argitaratu zuen Ben Brownek shuttlecraft, ActivityPub zerbitzari (zerbitzarirako software) pertsonal bat.

Zerbitzari gehienek pertsona taldeak ostatatzeko helburua dute (adibidez Mastodon). Eta egon badauden arren baliabide gutxiago behar duten erabiltzaile gutxi batzuentzako zerbitzariak (GoToSocial esaterako), Shuttlecraft desberdina da, pertsona bakarrarentzat delako derrigorrez: domeinu bat = erabiltzaile bat.

Oraindik hastapenetan dago eta oinarrizko ekintzak burutu daitezkeen arren, ezin da multimediarik igo (bai ordea irudiak ikusi) eta ez da erabiltzeko erosoa ez baitago Shuttlecraftekin bateragarria den aplikaziorik (lanean ari dira konpontzeko).

Norberak bere zerbitzarian edo VPS batean instala dezake, baina Ben Brownek glitch plataformarako ere prestatu du, inolako ezagutzarik gabe bi minututan martxan jartzea ahalbidetzen duena.

Jakina, glitch erraza eta doakoa den arren, ez da deszentralizatua; edo hobe esanda guztiok erabiliko bagenu ez genuke deszentralizazioak muinean defendatzen duen single point of failure ekiditea lortuko. Baina Wildebeest ekin alderatuta erabat doakoa da (Wildebeestek 5 euro kobratuko dizkigu hilabetero irudiak ostatatzeko azpiegituraren truke, eta domeinuaren prezioa gehitu behar zaio).

Glitchek hilero 1000 konputazio-ordu emango dizkigu kreditu txartelaren zenbakiak eskatu gabe. Ordu gehiago erabili nahiko bagenitu proiektu bat baino gehiago dugulako —744 ordu dute 31 eguneko hilabeteek— ordaindu beharko genuke.

Proiektuak mugimendurik ez duela somatzen duenean, lozorroan sartu eta horrela geratzen da guk zerbitzaria berriro erabili arte. Eguneko ordu guztietan esna egotea behar badugu, ordaindu beharko genuke.

glitchek azpidomeinu bat emango digu ere. Norberaren domeinua erabiltzeko modua omen dago baina nik ez dut asmatu.

Demagun honek guztiak ez zaituela gogogabetu eta instalatu nahi duzula.

  1. Ben Brownen proiektuaren biltegiko estekan sakatu baino ez duzu.
  2. glitch irekiko zaigu, proiektuarekin. Lehenik eta behin proiektuaren izena aldatu behar dugu [Settings > Edit project details], hori izango delako azpidomeinuaren helbidea eta gure nortasuna.
  3. Ondoren .env fitxategia moldatu lau eremu gehitzeko:
  • USERNAME
  • PASS
  • DOMAIN
  • PORT

Hots, erabiltzaile izena, pasahitza, domeinua (proiektuaren izenarekin bat etorri behar dena) eta ataka (hutsik).

Hori da guztia.

Gure orrialdea bisitatzeko eta bidalketak argitaratzeko gure helbidera joan beharko gara: nik-zer-dakit.glitch.me/private eta lehen sortutako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu.

Abatarra eta goiburuko irudia aldatzeko:

  1. Assets dioen menuan igo fitxategiak [upload an asset]. Bertan agertuko dira eta euren gainean klik eginez gero, esteka luze bat ikusiko dugu, arbelera kopiatu beharko duguna.
  2. Ireki glitcheko terminala (leihoaren behealdean dago) eta idatzi: nano .data/account.json
  3. Teklatuko geziak erabiliz nabigatu actor > icon > url eta actor > image > url dioten kateetara.
  4. URL hori arbelera kopiatu dugunarekin ordezkatu behar dugu. Lehenengoa abatarrerako da eta bigarrena goiburuko irudirako.
  5. Sakatu ctl + o aldaketak idazteko, ondoren intro aldaketak baieztatzeko, eta azkenik ctl + x editoretik irteteko
  6. Badaezpada idatzi refresh eta sakatu intro terminalean. Kitto.

~~Ba omen dago biografia idazteko aukera, baina nik bio, note, description eta aboutekin saiatu naiz eta ez dut lortu.~~

eguneraketa: biografia idazteko summary izeneko eremua gehitu behar da .data/account.json fitxategian. Nik "preferredUsername": eremuaren ondoren gehitu dut.

Shuttlecraftek interfazean erabiltzen diren emojiak aldatzeko aukera ematen digu eta haratago joan nahi izanez gero, testuak euskaratu ditzakegu fitxategiak aztertuz [alboko menuko *.handlebars fitxategiak].

Kontuan hartu glitchen izenik eman ezean proiektua bost egunen buruan ezabatuko dela.

Laburbilduz, nik ez nuke ActivityPub zerbitzari nagusi gisa erabiliko, baina primerakoa izan daiteke probak egiteko edo esperimentatzeko.

glitch Stack Overflow webgune ezagunaren bultzatzailea da. Fastly enpresa estatubatuarraren produktuetako bat da, eta oso litekeena da datuak bertako zerbitzarietan gordetzea. Fastlyk CDN motako zerbitzuak eskaintzen ditu, CloudFlarek bezala [Wildebeest gogoratzen?].

Datuen kokapen geografikoa arazo izango ez balitz, edo nik neuk ostatatuko banu ere, funtzio/ezaugarri gutxiegi ditu une honetan beste aukera guztiekin alderatuz. Hala ere interesgarria iruditu zait.

45 Mb inguru RAM memoria behar ditu.

Shuttlecraftek MIT lizentzia dauka.

13
 
 

Gure kaleetako hizkuntza-paisaian euskara presente egotea garrantzitsua den bezala, Fedibertsoko kontuak eta ikurrak batean eta bestean bistaratuz ikusgaitasuna lortzen lagunduko dugu.

Tutorial labur honetan Wikipediako artikuluetan Mastodoneko kontuak nola bistaratu ikasiko dugu:

  1. Wikidatan dagokion pertsona, talde edo erakundea bilatu. Adibidez, Udako Euskal Unibertsitatea.

  1. Adierazpenak atalaren amaierako + gehitu adierazpena esteka sakatu.

  1. Mastodon address (Mastodon helbidea) adierazpena bilatu eta klik egin.

  1. Dagokion Mastodoneko helbidea idatzi, adibidez, ueu_orokorra@mastodon.eus eta sakatu argitaratu.

  1. Wikipediako dagokion orrira joaten bagara, Mastodoneko kontuaren ikonoa infotaularen amaieran agertzen dela ikusiko dugu.

14
15
16
 
 

Artikulu honetan Mastodon instantziak administratzen dituztenei jakitea ondo etor dakiekeen komando batzuk azaltzen dira:

  • media remove
  • preview_cards remove
  • cache recount
  • statuses remove
  • cache clear
  • media remove-orphans
  • emoji purge
  • accounts cull
17
 
 

Mastodon.eus-eko Tfe erabiltzaileak aholku interesgarri hau partekatu du.

18
 
 

Gancio softwarea ("Gantxo" ahoskatzen da) agenda partekatuak sortzeko erabiltzen da eta fedibertsotik jarraitu daiteke. Bertan egin daitekeen eragiketa garrantzitsuenetako bat ekitaldi bat argitaratzea da. Bideo honetan hori nola egin azaltzen da.

19
 
 

Mastodon erabiltzeko oso erosoa da Fedilab. Bideo honetan Fedilab aplikazioa ezagutuko duzu, baina baita Mastodon ulertu ere: zer den denbora-lerro lokala, globala, beste instantziak...

20
 
 

Bideo honetan azaltzen den bezala, Mastodonen zure instantziakoa ez den norbait bilatu eta jarraitu dezakezu. Hori mugikorretarako Fedilab aplikazioarekin nola egin erakusten da.

21
 
 

PeerTube.eus webgunea euskarazko bideoak partekatzeko da:

  • Irekia da (zuk ere izena eman eta igo zureak bideoak),
  • Federatua da (fedibertsoaren parte den PeerTube softwarea darabil) eta
  • Abaraska taldeak darama (informazio gehiago bertako Honi buruz orrialdean).

Dagoeneko euskarazko hainbat bideo ditu pantaila-argazki honetan ikus daitekeenez:

Badira PeerTube.eus-en antzekoak diren beste bi webgune ere. Bertan izen ematea ez dago irekita, espezifikoagoak baitira, baina edonola ere hirurek hiruen artean edukiak federatzen dituzte:

Batean bilaketa egin eta beste bietako emaitzak ere lortzen dituzu. Erabiltzaileen eskubideak errespetatzen ez dituen YouTube plataforma itxiaren aurrean, PeerTube oso aukera interesgarria da.

Gainera, Mastodon erabiltzailea bazara, Mastodoneko zure kontutik bertatik PeerTube kanalak jarrai ditzakezu, bideoak iruzkindu eta abar. Erdu fedibertsora!

22
 
 

Linux Torvardsek garatu zuen bertsio-kontrolerako sistema aurrera doa. Duela hilabete batzuk fedibertsoarekin bateragarria egiteko asmoa erakutsi zuten eta gutxi-gutxika badoaz aurrera. Oraindik Gitea zerbitzariek ez dute elkar ikusten baina urrats hori emateko behar direnak prest utzi dituzte software honen garatzaileek 1.17.0 bertsioan.

23
 
 

Berrikuntza aipagarrienak:

  • Bideoak editatzeko aukerak: moztu, hasieran eta amaieran gauzak gehitu...
  • Bideoetan estatistika gehiago.
  • Streaminga-etan hobekuntzak.
  • Azpitituluak web bitartez editatzeko aukera.
24
 
 

Rocket.Chat mezularitza sistema enpresa eta erakunde askotan erabiltzen da eta maiz bezeroek instalazio desberdinen artean hitz egin nahi izaten dute. Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa beraien sistema garatzen eta hobetzen jarraitzeko egokia zeritzoten eta dagoeneko Rocket.Chat-ek Matrix protokoloa darabil.

Matrixen erabilera goratz doa eta plataforma zentralizatuen aurrean, komunikatzeko era federatua indartzen du (betiko eposta bezala!).

25
 
 

Fedibertsoak hazten eta gorpuzten jarraitzen du, gizakion hizkuntzak eta dibertsitatea zainduz eta aberastuz. Mastodont.cat eta Mastodon.eus ditugu (besteak beste) eta orain Mastodon.gal jaio berri da. Fedibertsoan elkar lagundu eta elikatuko gara. Burujabetza teknologikoak urrun garamatza, produktu izan ordez lagun eta bidaide izatea ahalbidetzen digu. Ongi etorri Mastodon.gal eta gora fedibertsoko galiziar komunitate osoa!

view more: next ›